Trafikoa
Hiru pertsona zauritu eta auto-ilara luzeak sortu dira Barakaldon, N-637an izandako istripu baten ondorioz
EITB MEDIA
Hiru errei itxi behar izan dituzte, eta Getxorako noranzkoan auto-pilaketak sortu dira.
Barakaldon, N-637 errepidean, gaur goizean izan den trafiko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Getxorako noranzkoan. Hiru lagun zauritu dira istripu horretan.
Gainera, kontrako noranzkoan ere, alegia, errepide horretan baina Bilborako noranzkoan, ibilgailu bat matxuratu da goizeko lehen orduan, Arrontegiko zubian. Horrek zirkulazioa zaildu du Bizkaiko zenbait errepidetan, eta noranzko horretan ere ilarak sortu dira, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
10:20rako, ohikora itzuli da bidearen egoera.