TRAFIKOA
6 kilometrorainoko auto-ilarak N-1ean, Alegia parean, istripu baten ondorioz
EITB MEDIA
Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Donostiako noranzkoan izan da ezbeharra. Ibilgailua bidetik atera da, eta, ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira.
6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Alegia parean (Gipuzkoa), auto batek izan duen istripuaren ondorioz.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, ibilgailua bidetik atera da, eta, hori dela eta, ezkerreko erreia itxi behar izan dute. Pertsona bat zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Arratsaldeko lehen orduan izan da istripua.