Trafikoa
Emakume bat hil da auto batek harrapatuta Gasteizen
eitb media
Biktimak 34 urte zituen, eta ezbeharra 10:45 aldera gertatu da, Forondako atean.
34 urteko emakume bat hil da auto batek harrapatuta Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra N-622 errepidean gertatu da, Forondako atean, 10:45 aldera, eta ez dago gertakariaren inguruko informazio gehiago.
Ertzaintzak zirkulazioa eten du Arabako hiriburura sartzeko errepide horretan, eta Zadorra hiribidetik bideratu ditu ibilgailuak.