Sutea
Bi pertsona eraman dituzte ospitalera Lodosan kea arnasteagatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Suak kalteak eragin ditu etxebizitzaren lehen pisuan. Guardia Zibilak ikerketa hasi du sua zerk sortu duen argitzeko.
Bi pertsona Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dituzte Lodosako etxebizitza batean izan den sutean kea arnastu baitute. Guardia Zibilak eman du gertaeraren berri.
03:45ean, Nafarroako Foruzaingoak Guardia Zibilari jakinarazi dio Lodosako etxebizitza batean sutea zegoela. Patruila bat bidalita, agenteek sua ikusi dute etxebizitza baten lehen pisuan, eta Nafarroako suhiltzaileak bertaratu dira itzaltzera. 04:10erako itzali dute.
Guardia Zibilak ikerketa hasi du sua zerk sortu duen argitzeko.