Istripua
52 urteko moto-gidari bat hil da Azkoitian izandako istripu batean
EITB Media
Zumarragako noranzkoan izan da istripua, Aizpurutxo auzoaren parean, eguerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, moto batek istripua izan du, eta atzetik zihoan autoak motozalea harrapatu du. Moto-gidaria zaurien ondorioz hil da. GI-631 errepidea bi norabideetan itxita egon da.
52 urteko motozale bat hil da igande honetan GI-631 errepidean, Azkoitiko (Gipuzkoa) Aizpurutxo auzoan izandako istripu batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da, motor-gidaria Zumarragarako noranzkoan zihoala. Errepidetik atera da, eta atzetik zihoan autoak harrapatu egin du.
Larrialdi zerbitzuek motorreko gidaria suspertzeko maniobrak egin dituzte, baina bertan hil da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua nola gertatu den argitzeko.
GI-631 errepidea bi noranzkoetan itxita egon da, 14:00ak aldera berriro ireki duten arte.