Istripua
33 urteko gizonezko bat hil eta lau pertsona zauritu dira Azkoitian izandako zirkulazio-istripu batean
eitb media
Ezbeharra Azkarate gainean jazo da, Elgoibarrerako noranzkoan, 15:35 aldera. Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan.
33 urteko gizonezko bat hil da asteazken honetan Azkoitian (Gipuzkoa) izandako zirkulazio-istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:35 aldera gertatu da, GI-2634 errepidean, Azkarate gainean, Elgoibarrerako noranzkoan. Hiru ibilgailuk talka egin dute.
Istripuaren ondorioz, bidaiarietako bat hil egin da eta beste lau zauritu dira. Hainbat anbulantzia bertaratu dira, eta Mendaroko eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte kaltedunak.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan.