Itxi

ERASOA BRUSELAN

Soufyane Elimrani, Bruselan erasoa jasan zuen Zumarragako gaztea, komatik atera da

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gazteak ez du azaroaren 1ean gertatutakoa gogoratzen, baina gurasoak eta anaia ezagutu ditu, nahiz eta bere egoera oraindik larria izan.

Soufyane Elimrani.

Soufyane Elimrani, Bruselan eraso bortitza jasan zuen Zumarragako gaztea, koma egoeratik atera da eta arriskutik kanpo dago, EITB Mediak baieztatu duenez.

Gazteak ez du azaroaren 1ean gertatutakoa gogoratzen, baina gurasoak eta anaia ezagutu ditu, nahiz eta bere egoera oraindik larria izan. Medikuek osasun-azterketak egiten jarraitzen dute, jipoiak haren oroimenean nola eragin duen jakiteko.

Soufyanek (19 urte) hainbat haustura izan zituen aurpegian eta buruan, gaixoaldiko lehen egunetan bere egoera kritikoa zen eta hilko zen beldur izan ziren.

Ikerketari dagokionez, oraingoz ez dago berririk. Senideek diote ez dutela Poliziarekin harremanik izan duela astebetetik.

Erasoa jasan zuen egunean, Soufyane etxera bueltan zen lagun batekin futbol partida bat jokatu ondoren, eta, zenbait lekukoren arabera, 30 bat lagunek eraso egin zioten: "alde guztietatik irten" eta "beisbol bateekin, metalezko objektuekin eta monopatinekin" jo zuten. Soufyane Elimrani kalean etzanda geratu zen, konorterik gabe, Edmond Machtens bulebarrean, Beekkanteko metro geltokitik gertu.