Itxi

MENDIKO ISTRIPUA

Mendizale nafar bat hilda Huescan, Monte Perdidoko gailurrera bidean erorita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hildakoa Eguesko 52 urteko bizilaguna da. Mendizaleak Monte Perdidoko gailurrera igotzeko bidean izan du istripua; eroriko asko gertatzen diren puntu arriskutsu batean, hain zuzen ere.

52 urteko mendizale nafar bat hil da larunbat honetan Ordesako Parke Nazionalean (Huesca), Monte Perdido mendiko 'listu-ontzian' erorita. Egueseko bizilaguna zen hildakoa.

12:30 aldera jaso dute istripuaren berri eman dien deia, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Monte Perdidoko gailurrera igotzeko bidean, inklinazio handia duen tarte batean gertatu da istripua. Hain zuzen ere, igoera horretan istripu gehien gertatzen diren puntuetako bat da eta oso arriskutsutzat jotzen da.

Helikoptero medikalizatuan joan dira Guardia Zibileko agenteak mendizalearen bila eta hilda aukitu dute. Boltañara eraman dute, eta handik Huescako Auzitegiko Institutu Anatomikoaren biltegira eraman dute, errepidez, autopsia egiteko.