Itxi

Sutea

Lagun bat ospitaleratu dute Zuluetako etxebizitza bateko sutean kea arnasteagatik

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Sutea goizaldean gertatu da, eta Cordovillako parkeko agenteak, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira, baita Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat ere, zauritua ospitalera eraman duena.

Zuluetan su hartutako etxebizitza. @bomberos_na

Pertsona bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, Noaingo Zulueta herriko etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz kea arnasteagatik.

Nafarroako suhiltzaileek sare sozialetan jakinarazi dutenez, sutea goizaldean gertatu da, eta Cordovillako parkeko kideak, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira, baita Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat ere, zauritua ospitalera eramateko.