GIPUZKOAKO IKASTOLEN JAIA
Azpeitiko Ikastolak esku artean du jada 2024ko Kilometroen lekukoa
EITB MEDIA
Errenteriako Orereta ikastolak antolatu zituen 2023ko Kilometroak, eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibari eman dio datorren urteko festa antolatzeko lekukoa.
Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak antolatuko du 2024an Gipuzkoako ikastolen jaia. Aurten, Errenteriako Orereta ikastolak antolatu zituen Kilometroak, eta, gaur, lekukoa eman dio Azpeitiko Ikastolari.
Laugarren aldia izango da Azpeitiak Kilometroak jaiak antolatzen duela. 1979an egin zen jaia lehenengoz, 2000. urtean bigarrena, 'Hau da' leloarekin, eta 2011n hirugarrena 'Klik' lemapean.
Hiru helburu jarri dizkiote antolatzaileek jaiari, ikastolen izateko arrazoia eta gizartearen egungo erronkak kontuan hartuta: euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza.
Urtea lantsua izango dela esan dute Errenterian egin den ekitaldian. Bihar, astelehena, eramango dute lekukoa Azpeitiko Ikastolara, eta, lehen harrera eginda, abian jarriko da Kilometroen urtea.
"Ilusioz eta pozez" hartu dutela erronka esan dute Azpeitiko ordezkariek.