Itxi

BURGOS

46 urteko ehiztari bilbotar bat hil da Burgosen, 25 metroko altueratik erorita

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Basurde uxaldi batean parte hartzen ari zen Mena Haranean, eta, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, 25 metroko altueratik erori zen. Autopsiaren emaitzaren zain, itxuraz, istripu bat izan da.

46 urteko Bilboko bizilagun bat hil da Burgosen, igande honetan Mena Haranean basurde uxaldi batean parte hartzen ari zela, 25 metroko altueratik erorita.

Atzo arratsaldeko azken orduan jasp zuten hilotza Guardia Zibilak eta Villasana de Menako suhiltzaile boluntarioek elkarlanean, erakunde armatuko iturriek baieztatu dutenez.

Hildakoa Mena Haraneko ehiza elkarteko bazkidea zen, eta basurde uxaldi batean parte hartzen ari zen. Oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko, 25 metroko altueratik erori zen.

Igande goizean galdu zuten haren arrastoa. Ehizako bere lagunak telefono eta irrati bidez berarekin harremanetan jartzen ahalegindu baziren ere, ez zuten lortu. Hortaz, horietako bat postura gerturatu zen, eta bertan ez zegoela egiaztatu zuen.

14:17an, larrialdi zerbitzuei abisu eman zieten eta berehala abiatu zuten bilaketa operatiboa. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, baina, autopsiaren emaitzaren zain, istripuarena da hipotesi nagusia.