IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Eduki pornografikodun txatak, Garoñako zentral nuklearraren eraistea eta Israel-Hamas
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Eduki pornografikodun txatak: Eduki pornografikoa duten adin txikikoen WhatsApp taldeak atzeman dituzten Donostiako eskolen kopurua goraka doa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, gutxienez zazpi dira euren ikasleak halako txatetan daudela baieztatu duten zentroak: Aldapeta ikastetxea, Zurriola eta Herri Ametsa ikastolak, Luberri institutua, Jesuitak Donostia kristau eskola, Deutsche Schule eta Saint Patrick's English School.
-Garoñako zentral nuklearraren eraistea: Garoñako zentral nuklearra desegingo duten honetan, bertan dauden hondakin erradiaktiboekin zer egin daitekeen galdetu dugu. Berrerabiltzea aukera bat al da? Saroa Rozasek, EHUko Ingeniaritza Nuklearreko irakasleak, eman dizkigu erantzunak.
-Israel-Hamas: Dena itxita zegoela zirudienean, Israelek iragarri du bihar arte ez dituztela Hamasen bahitutakoak askatuko. Gaur, 10:00etan (08:00etan, Euskal Herrian), zen indarrean sartzekoa Israel eta Hamasen arteko lehen su-etena, baina Israelgo hainbat buruzagik atzerapenarekin hasiko dela nabarmendu dute.