Itxi

Hilketa

15 urteko kartzelaldia ezarri diote Andatzako hilketaren egileari, eta 3 urtekoa haren bikotekide ohiari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hilketa delituagatik zigortu ditu Gipuzkoako Auzitegiak, droga mendekotasun aringarriarekin.

Ertzaintza, hilotza agertu zen lekua miatzen. Argazkia: EFE

Sesio baten ondotik, 2022ko urtarrilean Usurbilen gizon bat hiltzeagatik auzipetutako gizonari 15 urteko espetxe zigorra ezarri diote, hilketa delitua egotzita, droga mendekotasun aringarriarekin. Biktimari lepoa ebaki zion honek, eta hilotza Gipuzkoako aipatu udalerriko Andatza mendian aurkitu zuten hilabete geroago. 

Era berean, Gipuzkoako Auzitegiak garai hartan hiltzailearen bikotekide zena zigortu du hiru urteko kartzelaldiarekin, hilketan gaizkide izan zelako. Droga mendekotasun eta "beldur gaindiezin" aringarriekin zigortu dute azken hau.

Bestalde, zigortutako emakumearen pisukidea zigortu dute, delitua "estaltzeagatik", drogazaletasun aringarriarekin. Hain zuzen ere, hilabete eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, eta denbora tarte horretan erabateko gaitasungabetzea izango du.

Hilketaren egileak eta haren bikotekide ohiak ere erabateko gaitasungabetzea izango dute zigorra betetzen ari diren bitartean, eta gizonaren kasuan, 7 urteko zaintzapeko askatasuna izango du behin espetxetik irtenda. Bikotekide ohiak, berriz, 3 urtekoa.

Apelazio errekurtsoa aurkez dezakete biek ala biek, baina epaiak dio 150.000 euroko kalte ordaina eman beharko dietela biktimaren gurasoei (75.000 eurokoa bakoitzak).

Albisteak (1)