TRAFIKOA
Auto-ilara luzeak, N-1 errepidean, Andoain parean, bi ibilgailuk izandako istripuaren ondoren
EITB MEDIA
Furgoneta batek eta ibilgailu batek elkarren kontra jo dute, 20:45 aldera, eta auto-ilara luzeak eragin dituzte. Aurrez, autobus batek errepide berean izandako matxura batek ere, ilarak sortu ditu.
N-1 errepidean Andoain parean autobus batek izandako matxurak, lehendabizi, eta bi ibilgailuk izan duten istripuak, ondoren, erabat korapilatu dute trafikoa gaur arratsaldean bide horretan, Gasteizko noranzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 18:00ak inguruan autobus batek matxura bat izan du N-1ean, eta errepide erdian geratu da, ez atzera ez aurrera. Ondorioz, auto-pilaketak sortu dira.
Egoera bere onera etortzen ari zela, 20:45 aldera, autobusak matxura izan duen lekutik oso gertu, bi autok elkarren kontra jo dute, eta lehendik zetorren korapiloa, areagotu baino ez du egin horrek.