Trafikoa
Lehen orduko trafiko arazoak konponduta, zirkulazioa bere onera itzuli da N-1 errepidean
EITB MEDIA
Adunan eta Iruran bi istripu izan dira goizean, eta Donostiarako zein Gasteizerako noranzkoetan 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira bi ezbehar horien ondorioz.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Trafiko arazoak izan dira goizetik N-1 errepidean, Adunan eta Iruran gertatu diren bi istripuren ondotik.
Lehenengo ezbeharrean, hamar ibilgailuk egin dute talka, 44. kilometroan, Adunan, eta Donostiarako noranzkoan. Inor ez da larri zauritu, baina istripuaren ondorioz 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ordu honetan (09:40) ibilgailuak arazorik gabe ari dira zirkulatzen.
Bigarren istripua, berriz, Iruran izan da, Gasteizerako noranzkoan. 6 kilometroko ilarak eragin ditu, eta ez da inor larri zauritu, nahiz eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan duten, aipatu iturriaren arabera.