Itxi

Gabonetako Loteria

57421 zenbakiak 5.400.000 euro utzi ditu Bilbon, 90 serie salduta

EITB Media

Leer en Castellano

Hauek dira bosgarren sariak jaso dituzten zenbakiak: 544274, 45353, 88979, 92023, 01568, 86007, 57421 eta 37038. Dezimo asko saldu dira Euskal Herrian. Getxon 86007aren 15 serie saldu dira.

Ledesmako saltokian, ospakizunak. EFE.

2023ko Gabonetako Loteriaren bosgarren sarien taula osatuta gelditu da eguerdia jo eta laster 37038 zenbakia abestearekin batera. Ez da zenbaki horren dezimorik saldu euskal administrazioetan.

Ledesma kaleko Loteria administrazioak, Bilboko erdigunean, Gabonetako Loteriaren bosgarren saria lortu duen 57421 zenbakiaren  90 serie saldu ditu. Horrela,  5.400.000 euro banatu dituzte han. Saritutako dezimoetako bat atzo arratsaldean bertan saldu zen.

Hala kontatu die hedabideei administrazio horretako arduradunak, eta duela lau urte sari nagusia saldu ondoren, halako zorterik ez zuela espero esan du. 

Oraingoan, 90 serieak "oso banatuta egon dira" eta zenbaki saritua atera eta minutu gutxira bertan ziren jada bezero batzuk, saria ospatzeko.

Zenbaki horren dezimo bat Leioako (Bizkaia) Artea merkataritza-guneko administrazioan saldu da, aurten, oraingoz, hiru bosgarren sari ere banatu dituena.

57421 zenbakiaren zazpi dezimo Donostiako bi administraziotan saldu dira, beste bi Lasarten, eta dezimo bat Allon.

57421a, azken aurreko bosgarren sariaren 90 serie saldu dira Bilboko Ledesma kaleko loteria-administrazioan, eta beraz, 5.400.000 euro banatuko dituzte saritan.

Gainera, dezimoak saldu dira Leioan, Allon, Zarautzen, Lasarten eta Donostian. 

86007 zenbakiaren hainbat dezimo saldu dira Bilbon (bi puntutan), Sestaon, Tuteran, Cordovillan, Donostian (bi puntutan), Irunen, Azkoitian eta Gasteizen.

01568 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren beste bosgarren sarietako bat, 60.000 eurokoa serierako.

Serie horietako 15 Getxon saldu dira, eta, beraz, 900.000 euro banatuko dituzte han. Gainera, dezimo bana saldu dira Bilbon eta Leioan, eta beste bi Iruñean. 

Zenbaki horren dezimoak saldu dira Getxon, Bilbon, Leioan eta Iruñean.

92023a, 2023ko Gabonetako Zozketaren bosgarren saria, 60.000 euro sereari. Euskal administrazioetan ez da dezimorik saldu.

88979 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziko bosgarren sarietako hirugarrena, 60.000 eurokoa serierako.

Zenbakia 10:09ean abestu da hirugarren taulako hirugarren alanbrean.

Euskal Herri osoan banatu dira zenbaki honen dezimoak.

60.000 euro banatu dira Bizkaian, Santurtzin, Bilbon, Zornotzan, Derion, Leioan bi tokitan, Ondarroan, Galdakaon eta Urdulizen saldutako dezimoekin.

30.000 euro Gipuzkoara joan dira, Donostian hiru dezimo eta Zumarragan bi salduta. 

Nafarroara joan dira 24.000 euro: Iruñean bi tokitan, Falcesen eta San Adrianen saldu dira dezimoak.

Bigarren bosgarren sariak, 45353ak, 60.000 euro utzi ditu Bilbon eta 6000 Leioan, serie bat eta dezimo bat salduta, hurrenez hurren.

Zenbakia 09:53an abestu da bigarren taulako 8 alanbrean.

54274 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziaren bosgarren sarietako lehena. Serieko 60.000 euroko saria dute eta zortzi sari dira guztira. 

Aurtengo zozketako lehen sari handia izan da, goiztiarra izan ere. Teruelgo 3 zenbakiko administrazioan saldu dute saria.