Kargatzen...
Itxi

Trafikoa

Guztiz ireki dute N-634 errepidea Galdakaon, eta auto-ilarak desagertu dira

eitb media

Leer en Castellano

Errepidea itxi egin dute goizeko lehenengo orduan, Donostiara bidean, baina errei bat ireki dute gero, eta 10:10ean erabat ireki dute errepidea.

Gaur goizean, N-634 errepidean, Galdakaon, Donostiara bidean, izandako auto-istripu batek pilaketak eragin ditu aipatu errepideko 104. kilometroaren inguruan.

Hasiera batean guztiz itxi dute errepidea, baina errei bat ireki dute 10:00ak baino lehentxeago, eta 10:10 aldera erabat ireki dute eta zirkulazioa bere onera etorri da.