Itxi

AUZITEGI NAZIONALA

Jenni Hermoso, epailearen aurrean deklaratu ondoren: "Indartsu nago, dagoeneko auzia Justiziaren esku dago"

EITB MEDIA

Futbolariak bere bertsioari eutsi egin dio bi ordu baino gehiagoko deklarazioan, Auzitegi Nazionalean. Epaitegian "dena ondo" joan dela gaineratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jenni Hermoso futbolariak Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur goizean, Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia ikertzen ari den auzian. 

Deklaraziotik atera denean, "dena Justiziaren esku" geratu dela adierazi die kazetariei, eta "indartsu" dagoela. 

FIFAk Rubiales kargutik kendu zuen, abuztuaren 20an, Espainiako selekzioak Munduko Txapelketa irabazi ondoren gertatutakoagatik. Rubialesi sexu-eraso bat eta hertsapen delitu bat egozten diete. 

Jenni Hermosok gertakarien bere bertsioa berretsi du bi ordu baino gehiago iraun duen deklarazioan. Ondoren, kazetariei esan die deklarazioa "oso ondo" joan dela eta "dena Justiziaren esku" geratu dela.

"Urte zoriontsua opa nahi nizuen (...), eta eskerrik asko nirekin izan duzuen babesagatik", gaineratu du.

Bideoak (1)