Trafikoa
Auto pilaketak gutxitzen ari dira Usurbil parean, Irungo noranzkoan
I.L.K. | EITB Media
AP-8ko ezkerreko eta erdiko erreiak itxita egon dira goizean zehar puntu horretan.
Auto batek istripua izan du ostiral honetan, 09:05 inguruan, eta auto ilarak sortu dira AP-8an, Usurbil parean, Irunerako eta Donostiarako noranzkoan. Istripua izan den ingurua garbitu ondoren hasi dira arintzen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez, bertan dauden hiru erreietatik bi itxita egon dira goizean zehar, eta bi kilometrorainoko ilarak izan dira.
Hain zuzen ere, errepideko ezkerreko erreian gertatu da ezbeharra, eta errei hori eta erdikoa itxita egon dira istripua izan duen ibilgailua eraman eta bidea garbitu arte.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ez dute inor ospitaleratu behar izan.
#Istripua #Ap8 km 28 #Usurbil-en Irungo norantzan, ¿bi errei ITXITA.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 5, 2024
¿¿¿ 2 km-ko #Autopilaketak
Accidente en la Ap-8 Pk 28 en Usurbil sentido Irun, ¿dos carriles CORTADOS.
¿¿¿2 km de retenciones.
¿¿011#trafikoa