Itxi

Trafikoa

Egoera konplikatua Euskal Herriko mendateetan elurragatik eta izotzagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarroako Foru Gobernuak zuhurtziaz gidatzeko gomendatu du, larunbat arratsaldetik igande goizera elur-kota 800 metroraino jaitsi daitekeelako.

Elurra, Nafarroan. EFE

Egoera zaila larunbat honetan Euskal Herriko errepideetan euriagatik, oro har, eta elurragatik eta izotzagatik, mendateetan. 

Larunbateko 22:30ean, itxita zeuden Bernedo eta Herrera mendateak; kateak behar ziren Opakuan, eta kontuz gidatzeko abisua zegoen Aiurdin, Andatzarrate, Barazar, Gasteiz, Gatzaga, Kruzeta, Urduña, Urto eta Zaldiaran mendateetan. 

Informazio xehea eta eguneratua kontsulta daiteke une oro Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko webgunean.

Gainera, NA-137 errepidea (Burgi-Izaba-Frantzia) trafikorako itxi dute, elurragatik, 47. kilometrotik aurrera. Urtero bezala, NA-2011 errepidea (Zaraitzu-Frantzia, Iturzaetako lepoa) itxita eta neguko bide-zerbitzurik gabe egongo da 7. eta 20. kilometroen artean.

Nafarroako Foru Gobernuak zuhurtziaz gidatzeko gomendatu du, larunbat arratsaldetik igande goizera elur-kota 800 metroraino jaitsi daitekeelako.

Horrekin lotuta, Aemetek abisu laranja ezarri du larunbat honetako 14:00etan Nafarroako Pirinioetan, elurteak izateko arrisku handiagatik. Litekeena da 24 ordutan 25 zentimetroko geruza pilatzea.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 52 makina prestatu ditu larunbat honetarako, eta iganderako, berriz, 78 makina izango dira lanean.

Bestalde, Camino de Caparroso eta Playa de Caparroso lotzen dituen oinezkoentzako zubia itxi du Iruñeko Udaltzaingoak, azken euriteen ondorioz Arga ibaiaren mailak zubiarena gainditu duelako.

Camino de Caparroso eta Playa de Caparroso lotzen dituen oinezkoentzako zubia itxi dute Iruñean. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Albisteak (1)