URTARRILAREN 6KO ZOZKETA
Erregetako loteriak 3 milioi euro baino gehiago utzi ditu Euskadin
AGENTZIAK | EITB Media
Lehen (94974) eta hirugarren (57033) sariak Laudion, Oionen, Leioan, Plentzian, Lasarte-Orian, Errenterian, Hondarribian, Donostian eta Zarautzen egokitu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Erregetako Loteriaren Zozketa Bereziak 3 milioi euro baino gehiago utzi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) larunbat honetan. Saritutako dezimo gehienak Bizkaian saldu dira, eta gainerakoak, Gipuzkoan eta Araban.
Lehen (94974) eta hirugarren (57033) sariak hainbat tokitan egokitu dira; Laudion, Oionen, Leioan, Plentzian, Lasarte-Orian, Errenterian, Hondarribian, Donostian eta Zarautzen, besteak beste.
Lehen sariak (94794) bi milioi euro utzi ditu serie bakoitzeko (hau da, 200.000 euro dezimoko) toki askotan, hala nola Laudion, Oionen, Leioan, Plentzian, Hondarribian eta Donostian.
Serie bat Leioako Artea merkataritza-gunean dagoen administrazioan saldu da, eta hirugarren sariko beste serie bat ere saldu dute hor. Guztira, bi milioi euro baino gehiago banatu dituzte saritan. Jon Urkiola arduradunak esan duenez, "merezitako zortea izan da", Gabonetako bi loteria-zozketa nagusietan 6.500.000 euro inguru banatu ostean "lan asko" egin baitute.
Lehen saria Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan ere banatu da: Bartzelona, Madril, Zaragoza, Las Palmas, Santa Cruz Tenerifekoa, Alacant, Valentzia, Badajoz, Murtzia, Valladolid, Burgos, Salamanca, Balearrak, Sevilla, Kordoba, Jaen, Cadiz, Almeria, Albacete, Pontevedra, Caceres, Castello, Girona, Tarragona, Ourense, Asturias, Ciudad Real, Cuenca, Coruña, Granada, Guadalajara, Leon, Palentzia, Lugo, Malaga eta Teruel.
Bigarren saria, 89634 zenbakiduna, Madrilgo Mostoles herrian egokitu da oso-osorik.
Halaber, hirugarren sariak milaka euro utzi ditu Laudion, Leioan, Lasarte-Orian, Errenterian eta Zarautzen, 57033 zenbakiarekin.
Espainiako Estatuan, berriz, hemen saldu da: Madril, Sevilla, Valladolid, Alacant, Asturias, Badajoz, Balearrak, Caceres, Cadiz, Kordoba, Coruña, Cuenca, Jaen, Las Palmas, Santa Cruz Tenerifekoa, Lleida, Lugo, Malaga, Valentzia, Castello, Zaragoza, Almeria, Huelva, Pontevedra, Ourense, Lugo, Huesca, Albacete, Ciudad Real, Avila, Bartzelona, Murtzia, Palentzia eta Toledo.
Halaber, serieko 1.000 euro (dezimoko 100 euro) egokitu zaizkie amaiera hau duten dezimoei: 507, 296, 161, 978, 872, 506, 114, 488, 730, 428, 281, 568, 644 eta 598.
Bestalde, serieko 400 euro (40 euro dezimoko) jasoko dituzte amaiera hau duten dezimoek: 66, 40, 32, 65 eta 99.
Gainera, azken zenbakia 1 eta 9 duten dezimoei dirua itzuliko zaie, hau da, 200 euro serieko (20 euro dezimo bakoitzeko).
Nafarroan ez da hiru sari nagusietako bakar bat ere egokitu.
Erregetako loteriak 770 milioi euro banatuko ditu saritan
Erregetako loteriak 770 milioi euro banatu ditu larunbat honetan egin den zozketan, 2023an baino 70 milioi euro gehiago. Lehenengo sariak serieko bi milioi euro eman ditu; bigarrenak, serieko 750.000 euro; eta hirugarrenak, serieko 250.000. Gainera, 3.500 euroko 20 sari, 1.000 euroko 1.400 sari, eta 400 euroko 5.000 sari ere eman ditu.
Estatuko Loteria eta Apustuak Espainiako erakundeak zabaldutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, batez beste, 23,54 euro jokatu ditu herritar bakoitzak; Nafarroan, aldiz, 14,48 euro.
Bizkaian gastatu dute diru gehien herritarrek (30,27 euro), Araban (18,35 euro), Gipuzkoan (15,26 euro) eta Nafarroan (14,48 euro) baino gehiago. Espainiako Estatuan batez beste 17,97 euro gastatu ditu Erregetako loterian loteriazale bakoitzak.
2023ra arteko datuak kontuan izanda, 19 aldiz banatu dute sari nagusia Bizkaiko hiriburuan, zortzi bider jausi da sari potoloa Donostian, eta behin, Gasteizen. Nafarroan, aldiz, birritan saldu dute zenbaki sariduna.