Itxi

KOSMETIKOAK

Mercadonak Deliplus markako 11 produktu baztertu ditu

Erredakzioa

Urtero milaka euskaldunek muga zeharkatzen dute supermerkatu balentziarreko produktuak erosi nahian. Kosmetikoak erosten dituzte gehien.

Mercadonak Deliplus markako (supermerkatu horren marka zuria) hamaika kosmetiko baztertu ditu, batera egon ezin diren bi osagai zituztelako. Halare, Osasun Ministerioak aitortu du “kontsumitzaileengan ez dutela inongo osasun arriskurik”.

Espainako Sendagaien Agentziak kremen osagaiak aztertu eta gero, jakinarazi du ez direla osasunarentzako arriskutsuak, baina, legeak dioela ezin dela bateraezinak diren bi osagai dituen produkturik saldu. Hori dela eta, produktu horiek ez erabiltzeko eskatu du.

Baztertu dituzten hamaika produktuek, trietanolamina osagaia, azalaren PH-ari eragiten diona, eta bronopol kontserbagarria dute; biek batera, nitrosamina sortzen dute, minbizia sortzen duten tumoreak eragiten dituen substantzia. Baina Deliplus produktuek ez dute substantzia haina kalterik eragiteko.

RNB laborategiak, markaren ekoizleak, beste osagai hobeagoengatik ordezkatu dituzte, eta dagoeneko, salgai daude supermerkatuetan.

Ordezkatu dituzten produktuak dira, besteak beste; oliba olioz egindako krema nutritiboa, eskuetarako beste bat, belarmintzarekin egindako gorputzerako kremak, argitasuna efektua eragiten duen krema, larruazala sendotzeko krema, oinetakoa, almendrekin, azal atopikoentzako krema eta eguzkia hartu eta geroko lozioak.


Euskadi, Mercadonarik gabeko erkidego bakarra

Urtero milaka euskaldunek muga zeharkatzen dute Mercadonako produktuak erosteko. Batik bat, Santander, Jaka eta Miranda Ebroko supermerkatuetara jotzen dute, gertuen daudelako. Kosmetikoak eta edertasun-produktuak erosten dituzte gehien, prezio merkea dutelako.

Euskadi, Mercadonik ez duen autonomia erkidego bakarra da estatu osoan, dendak gero eta gertuago dauden arren. 2013an kate valentziarra Nafarroaraino zabalduko da.

Mercadonak Deliplus markako (supermerkatu horren marka zuria) hamaika kosmetiko baztertu ditu, batera egon ezin diren bi osagai zituztelako. Halare, Osasun Ministerioak aitortu du “kontsumitzaileengan ez dutela inongo osasun arriskurik”.Espainako Sendagaien Agentziak kremen osagaiak aztertu eta gero, jakinarazi du ez direla osasunarentzako arriskutsuak, baina, legeak dioela ezin dela bateraezinak diren bi osagai dituen produkturik saldu. Hori dela eta, produktu horiek ez erabiltzeko eskatu du. Baztertu dituzten hamaika produktuek, trietanolamina osagaia, azalaren PH-ari eragiten diona, eta bronopol kontserbagarria dute; biek batera, nitrosamina sortzen dute, minbizia sortzen duten tumoreak eragiten dituen substantzia. Baina Deliplus produktuek ez dute substantzia haina kalterik eragiteko. RNB laborategiak, markaren ekoizleak, beste osagai hobeagoengatik ordezkatu dituzte, eta dagoeneko, salgai daude supermerkatuetan.Ordezkatu dituzten produktuak dira, besteak beste; oliba olioz egindako krema nutritiboa, eskuetarako beste bat, belarmintzarekin egindako gorputzerako kremak, argitasuna efektua eragiten duen krema, larruazala sendotzeko krema, oinetakoa, almendrekin, azal atopikoentzako krema eta eguzkia hartu eta geroko lozioak.Euskadi, Mercadonarik gabeko erkidego bakarraUrtero milaka euskaldunek muga zeharkatzen dute Mercadonako produktuak erosteko. Batik bat, Santander, Jaka eta Miranda Ebroko supermerkatuetara jotzen dute, gertuen daudelako. Kosmetikoak eta edertasun-produktuak erosten dituzte gehien, prezio merkea dutelako.Euskadi, Mercadonik ez duen autonomia erkidego bakarra da estatu osoan, dendak gero eta gertuago dauden arren. 2013an kate valentziarra Nafarroaraino zabalduko da.

Albisteak (2)