Renfe aldiriak
Zalla eta Balmaseda arteko zirkulazioa eten dute, zuhaitz batek trenbidea oztopatzen duelako
EITB Media
Bilbotik zetorren 17:36ko trenak zuhaitz bat jo du Zallako geltokia igaro ondoren, eta gelditu egin behar izan du. Renfek autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
Balmaseda/La Calzada eta Zallako geltokien arteko trenen zirkulazioa eten egin behar izan dute, zuhaitz bat trenbidera erori eta bidea oztopatzen geratu delako.
Bilbotik 17:36an atera eta La Calzadara zihoan C4 lineako Renfe aldiriko trenak zuhaitz bat jo du Zallako eta Balmasedako geltokien artean, eta gelditu egin behar izan du. Trenak Zallako geltokira itzuli behar izan du.
Renfek jakinarazi duenez, autobus bidezko garraio alternatiboa jarri dute, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.