Lan istripua
Kamioilari bat hil da N-644 errepidean, Santurtzin, gidatzen ari zen kamioiak su hartu ostean
EITB MEDIA
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50ean gertatu da ezbeharra, Mamarigako tunelen parean. Kamioia errepidetik atera eta bazter babesa jo du, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
Kamioi gidari bat zendu da goizean N-644 errepidean, Santurtzin, gidatzen ari zen zisterna kamioiak su hartu ostean. Dirudienez, kamioia errepidetik atera da, eta bazter babesa jotzean su hartu du ibilgailuak.
Gasolinaz beteta zegoen, eta horrek sute handia piztu du. Ondorioz, Santurtziko Portuko sarrera itxi behar izan dute.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50ean gertatu da ezbeharra, Mamarigako tunelen parean.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.