Itxi

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Musukoa osasun zentroetan, pelletak euskal kostaldean eta Chillidak 100 urte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Osasun Ministerioak musukoa erabiltzea inposatuko du gaur osasun-zentroetan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Musukoa osasun zentroetan: Arnas infekzioen gorakadaren aurrean, Osasun Ministerioak musukoa erabiltzea inposatuko du gaur osasun-zentroetan, nahiz eta erkidego asko aurka egon. Asteazken honetan bukatzen zen neurri horri eta beste batzuei (Lehen Mailako Arreta arintzeko justifikatutako autobajak, esaterako) alegazioak egiteko epea.  

- Pelletak euskal kostaldean: AZTI itsas zentro teknologikoa ikertzen ari da ea Zierbenako (Bizkaia) Arena hondartzan agertu diren plastikozko bolatxo batzuk Portugalgo kostaldearen isuritik datozen, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. EAEko kostaldera mikroplastikoak iristea ohikoa izaten da, ozeanoetan mota horretako materialak oro har pilatzen ari direlako. Hori dela eta, Bizkaiko hareatzan aurkitutako bolatxoak isuri masibotik edo besteren batetik datozen ikertu behar da.

- Chillidak 100 urte: 100 urte dira Eduardo Chillida donostiar eskultorea, XX. mendeko euskal artearen protagonista nagusietako bat, jaio zela. Pintura, collagea, marrazkia, eskultura –jakina–, grabatua… Obra oparoa eta berealdiko itzala utzi zituen Eduardo Chillida artistak (Donostia, 1924ko urtarrilak 10 - Donostia, 2002ko abuztuak 19), XX. mendeko euskal artearen izen handietako batek.