Itxi

Eduardo Chillida

Hernaniko Chillida Leku museoak ate irekiko asteburu batekin ospatuko du artista donostiarraren mendeurrena

EITB Media

Leer en Castellano

Zenbait jardueratarako sarrerak agortuta dauden arren, lorategi zoragarriak eta haietan ikusgai dagoen artistaren obra doan ikusi ahal izango dira. Garraio publikoan gerturatzeko deia egin du museoak.

Chillida Leku. EFE.

Joan den urtarrilaren 10ean Eduardo Chillida artista donostiarra jaio zela 100 urte bete ziren eta Hernaniko ingurune ikusgarri batean kokatuta dagoen Chillida Leku museoak, ate irekien asteburu batekin ospatuko du mendeurrena. Hala, larunbatean (hilak 13) eta igandean (hilak 14), nahi duen orok museoa libreki eta doan bisitatu ahal izango du. 

Gainera, museoak doako jarduerak iragarri ditu publiko guztientzat, besteak beste, museorako bisita gidatuak, Maushausekin familiarteko arte-tailerra eta Maeght Unibertsoa aldi baterako erakusketaren bisita gidatuak. Parte hartzeko, hori bai, gonbidapenak erreserbatu behar dira; antolatzaileen pozerako eta askoren zoritxarrerako, agortuta daude sarrera horiek. 

Lorategi zoragarriak eta haietan ikusgai dagoen artistaren obra doan ikusi eta gozatu ahal ahal izango dira, eguraldi goxo eta eguzkitsua lagun izango den asteburuan. 

Bisitarien kopuru handia espero denez, museoak garraio publikoan joatea gomendatu du. Autobusak 15 minutuero egongo dira Galarretako aparkalekutik eta Errekalde Euskotreneko geltokitik museoraino. Gainera, BU05 lineako autobusak, Donostiatik, 30 minutuero aterako direnak, museo paretik pasatzen dira, eta museoaren atean bertan egiten du geldialdia, 'Chilllida Leku' izeneko geltokian.