Itxi

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Telefono mugikorra ikastetxeetan, Konstituzioaren erreforma eta alerta haizeagatik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Hiru neskato, sakelako telefonoarekin. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Telefono mugikorra ikastetxeetan: Hezkuntza Sailak ikastetxeetan telefono mugikorren erabilera arautzeko emandako pausoak ezagutaraziko dituzte Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok.

- Konstituzioaren erreforma: Diputatuen Kongresuak "gutxitu" hitza Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluaren testutik ezabatu eta horren tokian "desgaitasuna duen pertsona" kontzeptua txertatzea onartuko du gaurko osoko bilkuran. PSOEk eta PPk adostu bezala, izapidetze zuzena erabilita eta irakurketa bakarren bidez egingo da erreforma, hots, lantaldetik edo batzordetik igaro gabe. 49. artikulua soilik moldatuko da.

- Alerta haizeagatik: Bi hegaldi bertan behera geratu dira, eta beste hainbat atzeratuta Bilboko Aireportuan, haize zakarra dela eta. 09:00ak arte alerta laranja egongo da indarrean. Azken orduotan, 118 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Kapilduin, eta 111 km/h-koak Matxitxakon.