Itxi

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Urdaibaiko Guggenheim; greba itunpeko hezkuntzan; eta euskal Zinema, Oscarretara begira

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Urdaibai. Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Urdaibaiko Guggenheim: Guggenheim Bilbao Museoaren patronatuak bi urteko hausnarketa egingo du, aurten eta 2025ean, Urdaibaiko (Bizkaia) azpiegiturak aurrera jarraituko duen ala ez erabakitzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu duenez.

- Greba itunpeko hezkuntzan: ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek aurrera jarraitzen dute aste honetarako Euskadiko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan aurreikusita dagoen greba deialdiarekin. Gaur, hilak 23, hirugarren greba eguna izango da urtarrilerako deitutakoen artean, aurreko bi asteetan hitzarmena berritzeko patronalarekin izandako bilerek porrot egin ondoren.

- Euskal Zinema, Oscarretara begira: Hollywoodeko Akademiak Oscar sarien 96. edizioko izendapenak ezagutaraziko ditu gaur. Film faboritoen artean Oppenheimer dago, baina badira aukerak dituzten beste pelikula batzuk ere: Barbie, The Holdovers edo Poor Things, besteak beste.