Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bengoa: 'Osakidetzak herritar guztiak artatzen jarraituko du'

Erredakzioa

Osasun sailburuak azpimarratu duenez, agiririk gabeko etorkinak ere artatzen jarraituko du Osakidetzak. Halaber, egoera ekonomiko ahulenak dituztenek ez dituztela sendagairik ordainduko esan du.

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EITB

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Osakidetzak herritar guztiak artatzen jarraituko du, agiririk gabeko etorkinak barne. Halaber, egoera ekonomiko ahulenak dituztenek ez dituztela sendagairik ordainduko esan du Bengoak.

Osasun zerbitzu unibertsalaren eredua hondatzen ibiltzea egotzi dio Bengoak Mariano Rajoyren Gobernuari Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, eta horren harira, sendagaien koordainketaren edo agiririk gabeko etorkinei eskainitako osasun zerbitzua eteteko neurriak aipatu ditu.

"Ez dago argi Espainiako Gobernuak zein osasun zerbitzuko eredua nahi duen", esan du Bengoak, "eta hori argitu arte, logikoena honi aurre egitea da". "Osasun zerbitzu unibertsala suntsitu nahi badute edo osasun pribatuaren aldeko joera antzematen bazaie, gu horren aurka jarriko gara", ohartarazi du Osasun sailburuak.

"Intsumisioa dela esaten dutenenei legearen esparrua jorratzen ari garela esango nieke", nabarmendu du", "autonomia Estatuan eskumenak daude, eta Estatua ezin da lege-dekretuen bitartez autonomiak mendean hartzen saiatu".

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)