Itxi

TRAFIKO OHARRA

Igande goizaldean itxi egingo dute AP-8 autobidea sei orduz, Zarautz eta Zestoa artean, zorua hobetzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Itxiera 00:00etatik 06:00etara izango da, eta tarte horretan ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik irten beharko dute, N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu Zestoa-Zumaia lotuneraino, eta bertan autobidean berriro sartu, behar izanez gero.

AP-8 autobidea itxi egingo dute igande goizaldean, Zarautz eta Zestoa artean, Bilborako noranzkoan, lurzoruko geruza berria zabaltzeko 1,5 kilometroan, pantaila akustikoak instalatzeko obren azken fasearen barruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Zarautz eta Zestoa arteko autobidea, 38,000 kilometro-puntutik 48,700 kilometro-puntura, sei orduz egongo da itxita, 00:00etatik 06:00etara. Ondoren, bypassa jarriko dute autobidearen erreietako batean, eta desbideratzea 15:00ak arte mantenduko dute.

Autobidea itxita dagoen bitartean, ibilgailuek Zarauzko ordainlekutik irten beharko dute, N-634 eta GI-631 errepideetatik jarraitu Zestoa-Zumaiako lotuneraino, eta bertan autobidean berriro sartu, behar izanez gero.

AP-8 autobidearen ertzetan, 1.382 metroan, pantaila akustiko fonoxurgatzaile berriak jartzen ari dira Bilborako noranzkoan, eta obra horien zati dira orain Zarautz parean egiten ari direnak.