Itxi

GIPUZKOA

Gorpu bat aurkitu dute Bidasoko uretan, Irunen

eitb media

Leer en Castellano

Hilotza Santiagotarrak arraun taldearen egoitzaren inguruan agertu da, eta Guardia Zibilak hartu du gertatutakoa argitzeko ardura. Irungo Azken Portu auzoko 52 urteko gizonezko batena da gorpua.

Gorpua aurkitu duten lekua. Argazkia: EITB

Pertsona baten gorpua aurkitu dute Bidasoko uretan, Irunen, Santiagotarrak arraun taldearen egoitzaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Guardia Zibilak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura, eta zabaldu duenez, Santiagotarrak taldeko piraguista batek aurkitu du gorpua, 10:00ak baino lehentxeago, eta SOS Deiaki eman dio abisua. Azken horrek Itsas Salbamenduaren esku utzi du kasua.

Guardia Zibilak uretako eta lurreko baliabideak mobilizatu ditu, kriminalistika teknikariekin batera.

Irungo Azken Portu auzoko 52 urteko gizonezko batena da gorpua, eta Santiago zubiaren eta arraun taldearen egoitzaren artean agertu da.