Itxi

Osasuna

Musukoa ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako osasun zentroetan astelehenetik

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian Foru Erkidegoan. Horrenbestez, musukoa erabiltzea gomendioa izango da, baina ez halabeharrezkoa.

Argazkia: EFE

Musukoa ez da derrigorrezkoa izango astelehenetik Nafarroako osasun zentroetan. Nolanahi ere, erabiltzea gomendioa izango da.

Fernando Dominguez Osasun kontseilariak iragarri duenez, arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian, eta ondorioz, bete egin da jada Espainiako Gobernuak ezarritako baldintza maskararen erabilera derrigorrezkoa izan ez dadin.

Bestalde, EAEn, gripe kasuek behera egin zuten joan den astean, 5 asteren ostean lehen aldiz, eta aste honetako datuak ezagutzea falta da oraindik, musukoa bertan ere erantziko duten baieztatzeko.