BIZKAIA
Desagertuta zegoen emakume gazte baten gorpua topatu dute Mundakan
EITB MEDIA
Herenegundik zegoen desagertuta. Arratsaldeko lehen orduan topatu dute, harkaitz artean.
Larrialdi zerbitzuek emakume gazte baten gorpua topatu dute gaur arratsaldean Mundakan (Bizkaia). Asteazkenetik desagertuta zegoen gaztearen gorpua omen da.
Herenegun ikusi zuten azkenekoz haren gertukoek, eta ordutik aritu dira haren bila, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Arratsaldeko lehen orduan topatu dute haren hilotza, harkaitz eremu batean.