EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Ama bat Gasteizera itzuli beharko da tratu txarrak egiten zizkion senar ohiak seme-alabak ikus ditzan
EITB MEDIA
Gizona hiru tratu txar deliturengatik zigortu zuten. Emakumea eta seme-alabak beste erkidego batean bizi dira duela lau urtetik.
Gasteizko emakumeen indarkeria arloko lehenengo epaitegiak Gasteizera itzultzera behartu du emakume bat tratu txarrak egiten zizkion senar ohiak seme-alabak ikus ditzan. Emakumeak bere testigantza eman du Radio Vitoriako "Dejate Llevar" saioan.
Bikotea 2019an banatu zen emakumeak indarkeria matxistagatik salaketa jarri ostean. Gizona hiru tratu txar deliturengatik zigortu zuen epaitegiak, baina dibortzioaren ebazpenak seme-alabak ikusteko bisita erregimena aitortzen dio erasotzaileari, eta emakumea Gasteizen bizitzera behartzen du.
Emakumea, baina, beldur da, gizonak zerbait egingo ote dien berari edo seme-alabei, eta horregatik erabaki zuen beste erkidego batean bizitzea.
Gasteizko epaitegiak berretsi egin du dibortzioaren ebazpena, eta emakumea Gasteizera itzuli beharko da, gizonak bisita erregimenaz gozatu ahal izateko. Cecilia Piris abokatuak irratian adierazi duenez, "indarkeria instituzionalaren" eta "justizia patriarkalaren" adibide argia da.