Itxi

Erasoa

Gizon bat ari dira ikertzen Lezon gertatutako eraso matxista baten egilea delakoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iragan urtarrilaren 30ean, indarkeria matxista kasu baten berri jaso zuen Ertzaintzak. Horren haritik, ofiziozko ikerketa abiatu zuen, inork ez baitzuen salaketarik jarri. 

Ertzaintzak ofiziozko ikerketa abiatu du gizon baten aurka, Lezon iragan asteartean gertatutako eraso matxista baten egilea delakoan. Emakume batek jasandako erasoari erantzuteko, Udalak protestarako deia egin die herritarrei.

Segurtasun Sailaren arabera, iragan urtarrilaren 30ean, indarkeria matxista kasu baten berri jaso zuen Ertzaintzak. Horren haritik, ofiziozko ikerketa abiatu zuen, inork ez baitzuen salaketarik jarri. 

Gutxira, gizon bati egotzi zioten erasoa, eta jazotakoaren berri eman zioten epaileari. Ustezko erasotzailea, baina, ez dute atxilotu.

Ohar batean, erasoa gaitzetsi du "publikoki eta aho batez" Udalak.

"Tamalez, dio oharrak, eraso matxista berri bat gertatu da gure herrian, eta horrek argi utzi digu lanean jarraitu behar dugula, emakumeak aske eta indarkeriarik gabe bizi daitezen".

"Emakumeen eskubideak urratzen dituzte gisa horretako jarrerek, bereizten dituztelako, haien ongizatean, osotasunean eta duintasunean eragina dutelako, eta aske bizitzeko aukera zapuzten dielako", erantsi du Udalak.

Horiek horrela, aurreratu du Gaxuxa, Lezoko Emakumeak eta Piztu Lezo kolektiboek biharko deitutako elkarretaratzean hartuko dutela parte udal ordezkariek.