Indarkeria matxista
Emakumezko jokalariei aldageletan argazkiak ateratzen saiatu direla salatu du Altsasu KE futbol taldeak
EITB Media
Klubak salaketa jarri du Foruzaingoan. Gertakariak ostiralean jazo ziren, eskualdeko taldearen entrenamenduaren ostean. Taldeak "oso larritzat eta onartezintzat" jo du gertutakoa, eta herritarrei laguntza eskatu die egileak identifikatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Altsasu Kirol Elkarteak (Altsasu KE) salatu duenez, hainbat gizon emakumezko jokalariei argazkiak ateratzen saiatu ziren horiek aldageletan zeuden bitartean. , Sakanako udalerriko futbol taldeak salaketa jarri du Foruzaingoan, eta Poliziak ikerketa abiatu du egileak identifikatzeko.
Klubak bere sare sozialetan partekatutako mezu baten arabera, salatutako jazoerak ostiralean, hilak 2, gertatu ziren emakumezko eskualdeko taldearen entrenamenduaren ostean, jokalariak aldageletara joan zirenean. Dutxara sartu-irtenean zeudela, emakumeak konturatu ziren "aldageletako atzeko leihoan pertsona bat edo gehiago zeudela mugikorrekin argazkiak ateratzen edota bideoak grabatzen". Horien bila joan zirenerako, "korrika abiatu ziren", eta kolore iluneko auto batean sartu; "identifikatzea ezinezkoa" izan zela deitoratu du klubak.
Foruzaingoa segurtasun kameren irudiak eta agintarien esku jarritako gainerako tresnak aztertzen ari dira, egileak identifikatzeko. Futbol taldearen esanetan, sekretuak aurkitu eta ezagutaraztearen delituaz gain, pribatutasunaren urraketa eta adingabeen jazarpena leporatu ahal zaie.
Altsasu KE taldeak gaitzespen irmoa adierazi du "gertakari oso larri eta onartezin" horien aurrean, eta emakumezkoen taldeari bere babesa azaldu dio.
¿ KOMUNIKATU OFIZIALA ¿#aupaneskak¿ pic.twitter.com/jTEC7EEKFK
— S.D. ALSASUA / ALTSASU K.E. (@SDALSASUA) February 5, 2024