Itxi

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek 44 urteko emakume bat hil du Alacanten

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Guardia Zibilak 52 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidea hiltzea leporatuta.

Elkarretaratzea Alacanteko l'Alfàs del Pi udalerrian. Argazkia. EFE

Gizon batek 44 urteko emakume bat hil du Alacanteko l'Alfàs del Pi udalerrian, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez. Hilketa asteburuan gertatu bazen ere, Guardia Zibilak atzora arte ez zuen hilotza aurkitu.

Atzotik emakumearen bikotekidearen bila ari ziren, eta goizaldean 52 urteko gizona atxilotu du Guardia Zibilak. Oraingoz ez dute atxiloketaren inguruko xehetasunik eman.

Ustez, igandetik astelehenerako goizaldean hil zuen gizonak emakumea l'Alfàs del Pi udalerriko etxebizitza batean, baina atzo 14:00ak arte ez zuten gorpua aurkitu.

Hilketaren berri izan ondotik, tratu txarrengatik aurrekariak zituen bikotekidearen bila hasi ziren.

Lehen hipotesien arabera, gizonezkoak emakumea hil, eta ondoren, ihes egin zuen atzo atxilotu zuten arte. Datozen orduetan egingo diote autopsia emakumeari, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Bestalde, l'Alfàs del Piko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.