Itxi

Zibererasoak

Erabilgarri dago berriro Legebiltzarraren webgunea, eraso informatikoa jasan ostean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Dirudienez, NoName057 hacker errusiazaleak dira horren erantzule, eta Ukrainan Errusiak egindako erasoaldiaren kontra dauden herrialdeak ditu jomugan. Nafarroako Parlamentuko webgunea ez dago oraindik martxan.

Legebiltzarra. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarreko informatikariek zerbitzu-ukatze banatuaren bidezko eraso bat antzeman zuten atzo euren webgunean. Hain zuzen ere, sareko makina edo zerbitzu baten aurkako zibererasoa da aipatutakoa; datu-eskaera ugari aldi berean egitean datza, erabilgarri egon ez dadin. 

Dirudienez, NoName057 talde errusiazalea da horren erantzule, eta Ukrainan Errusiak egindako erasoaldiaren kontra dauden herrialdeak ditu jomugan.

Horren aurrean, webgunea blokeatzeko erabakia hartu zuten, baina gaur goizerako konpondutzat eman dute arazoa.

Hacker errusiazaleek Nafarroako Legebiltzarraren webguneari ere egin diote eraso

Nafarroako Parlamentuak ere hacker errusiazale batzuen erasoa jasan zuen atzo, eta ondorioz, astearte eguerditik, webgunea ez dago erabilgarri.

Lehenbailehen jarriko dute berriro martxan webgunea.