TRAFIKOA
Amaitu dira auto ilarak N-1ean, Tolosan hiru ibilgailuk istripua izan ondoren
EITB MEDIA
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira N-1 errepidean, Tolosa parean, hiru autoren arteko istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 07:16 aldera gertatu da Donostiarako noranzkoan, eta, ondorioz, bi erreietako bat, ezkerrekoa, itxi dute.
Dena den, ez da inor zauritu.
Istripuan nahasitako ibilgailuak erretiratu ondoren, 09:00etarako, zirkulazioa bere onera etorri da.