Itxi

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bildarratzek esan du eskolan bertan kozinatzen dutela kaltetutako 16 zentroek, "kalitatea erabat bermatuta"

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Kontuan izan behar da egunero 85.000 otordu ematen dituztela Euskadiko ikastetxeek. Azalorean ohikoak diren zorriak agertu dira, besterik ez. Zerbait puntuala izan da, eta zorionez berehala konturatu ziren. Goratu nahi dut bazkarietan eskaintzen dugun kalitatea", xehetu du.

El consejero de Educación Jokin Bildarratz

Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan, azalore sorta batean, agertutako landare zorriek sortutako harrabotsaren aurrean, azalpenak eman ditu Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, eta defendatu Ausolan catering enpresak bere zerbitzuan ematen duen kalitatea. "Ez du Serunion enpresarekin gertatutakoarekin zerikusirik", nabarmendu du.

"Kontuan izan behar da egunero 85.000 otordu ematen dituztela Euskadiko ikastetxeek. Azalorean ohikoak diren zorriak agertu dira, besterik ez. Zerbait puntuala izan da, eta zorionez berehala konturatu ziren, ikasleen osasunean eragin gabe. Goratu nahi dut bazkarietan eskaintzen duten kalitatea", xehetu du.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari emandako elkarrizketan, argi utzi du lehengaiarekin lotutako arazo bat izan dela, "egunerokoan, produktu freskoak erosten ditugunean, gure etxean gerta daitekeen legez", alegia, ez duela jangelen ereduarekin zerikusirik. Hain justu, zehaztu du kaltetutako 16 zentroek ikastetxean bertan kozinatzen dutela.

Halaber, gogora ekarri du Hezkuntza Lege berriak berritasunak dakartzala ikastetxeetako jantokietan ere. "Orain, jangelak hezkuntza proiektuarekin zuzenean lotuta daude. Urrats bat gehiago eman dugu, besteak beste, nutrizioa eta jantokietan ikasleek duten jokabidea hezkuntza prozesuan txartetatu dugulako", azpimarratu du. Horrekin lotuta, Bildarratzek aurreratu du "in situ" ereduaren alde egingo dutela, "gertukoenaren aldeko apustua" eginda.

Atzo hasitako matrikulazio kanpaina hizpide, garbi esan du finantzazio publikoa duten eskola guztiek berdin erantzun beharko diotela zaurgarritasunari, "komunitate orekatuak nahi ditugulako". Ezin dugu planteamendu hori berehalakoan 2 eta 18 urte bitarteko ikasleetara zabaldu, pixkanaka egin behar dugu aurrera, bidean sortzen diren arazoak antzemanez, eta horiei erantzunak emanez", bukatu du.