Itxi

Itsas salbamendua

Aita Mari Mediterraneora abiatu da, 12. misioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen euskal ontziak behar zituen baimen guztiak eskuratu ditu, eta, hala, Vinarosko (Castello) portutik atera da arratsaldean.

Aita Mariko kideak atzo, Aurora Suport salbamenduko kideekin, entrenamenduetan. @maydayterraneo

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontziak gaur ekin dio Mediterraneoko bere 12. misioari, Vinarosko portutik (Castello) aterata. 

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakinarazi zuenez, prestaketa eta entrenamendu lanetan eman zuten eguna. 

Aurreko misioetan bezala, zortzi profesional eta sei boluntario doaz ontzian. Boluntarioen artean, fotokazetari batek, mediku eta erizain banak, eta hiru soroslek parte hartuko dute misioan.