Sendagaiak
Osasun Ministerioak diabeteserako Metformina eta garatxoen aurkako Imunocare krema kendu ditu salmentatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren ustez, eragindako loteek kalitate-akatsak dituzte, baina ez dute pazientearentzat berebiziko arriskurik.
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak agindu du Metformina (odolean glukosa kontrolatzeko sendagaia) eta Imunocare garatxoen aurkako krema kentzeko, pazientearentzat bizi-arriskurik ez dakarten kalitate-akatsengatik.
Ohar batean, Sendagaien agentziak (Osasun Ministerioaren mendeko erakundea) zehaztu du eragindako Metformina Hidrocloruro lotea S003 dela, eta 2024ko ekainaren 30ean iraungitzen dela.
Metformina VIR 850 miligramo, pilulak, Industria Química y Farmaceutica VIR SA enpresak fabrikatzen du, Alcorconen (Madril).
Bestalde, Imunocare 50 mg kremaren eraginpeko lotea 19225319A delakoa da. Sendagai hori, garatxoetarako, kartzinoma basozelularrerako eta keratosi aktinikorako adierazia, Industrial Farmaceutica Cantabria SA enpresak merkaturatzen du.