Itxi

Bilboko metroa

Metroak Indautxu eta San Inazio arteko zerbitzua eten du Deustun izandako harrapaketa baten ondorioz

EITB Media

Leer en Castellano

Hildakoaren gorpua altxatu eta arduradunek baimena eman ondoren, tren-zerbitzua berrabiarazi dute.

Bilboko metroaren 'fosterito' bat. Argazkia: EFE

Metro Bilbaok Indautxu eta San Inazio geltokien artean duen zerbitzua eten egon da bi ordu eta erdiz gutxi gorabehera, 20:00etatik, Deustuko geltokian pertsona bat hil baita, harrapatuta, metrotik eta Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez. Antza denez, suizidioa izan da gertatutakoa.

Geltokiak hustea eta ixtea Metroak Ertzaintzarekin eta SOS Deiekin duen protokoloaren barruan dago, osasun-langileak geltokian lanean ari ziren bitartean.

Metro Bilbaoko gainerako tarteek normaltasunez eman dute zerbitzua. Gorpua altxatu eta arduradunek baimena eman ostean, tren-zerbitzua berrabiarazi dute.