Itxi

Trafikoa

46 urteko motor-gidari bat hil da A-8an, Muskiz parean izandako istripuan

EITB Media

Leer en Castellano

16:00ak inguruan izan da ezbeharra, Kantabriarako bidean, eta bi noranzkoetan itxi behar izan dute errepidea.

46 motor-gidari bat hil da larunbat arratsaldean A-8an, Muskiz parean izandako istripuan. 

Kantabriarako bidean zihoala, gidariak ibilgailuaren kontrola galdu, eta istripua izan du. Bertan hil da. 

Ertzaintzak bi norazkoetan itxi behar izan du errepidea, eta auto-ilarak sortu dira. 18:30erako bere onera itzuli da trafikoa. 

Aurten EAEko errepideetan hil den laugarren motozalea da: asteartean, otsailaren 13an, Hernanin hil zen bat; urtarrilaren 21ean, Getarian, 58 urteko motor-gidari bat hil zen; eta sei egun geroago, Azpeitian, 44 urteko gizon bat.