Indarkeria matxista
Sexu-eraso bat salatu dute Lezon
Agentziak | EITB Media
Piztu Lezo, Gaxuxa eta Lezoko Emakume Taldeak eta Udalak astearte honetan, 19:30ean, Lezoko Gurutze Santuaren Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.
Piztu Lezo, Gaxuxa eta Lezoko Emakume Taldeak sexu-eraso bat salatu dute astelehen honetan Lezon (Gipuzkoa), eta Udalak astearte honetarako deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.
Lezoko Udalak, Piztu Lezo, Gaxuxa eta Lezoko Emakumeak Taldearekin batera, indarkeria matxista eta gertatutako erasoak gaitzesten dituztela adierazi dute ohar baten bidez.
"Horrelako portaerek emakumeen giza eskubideak, diskriminatuak ez izateko eskubidea, ongizatea, osotasuna eta duintasuna eta askatasunean bizitzeko eskubidea urratzen dituzte, besteak beste", dio oharrak.
Elkarretaratzea astearte honetan izango da, 19:30ean, Lezoko Gurutze Santuaren Plazan.