Itxi

GIPUZKOA

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Donostian eta sei familia etxetik atera, taberna batean izandako suteagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Antza denez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Fermin Calbeton kaleko jatetxe bateko sukaldean, sua hartu duen frijigailu baten ondorioz. Suhiltzaileak bertan izango dira, gutxienez, asteartera arte.

Sutea Donostiako taberna batean. Argazkia: EFE

Bi langile Donostia Ospitalera eraman dituzte astelehen honetan Fermin Kalbeton kalean, Donostiako Alde Zaharrean, lanean ari ziren Zumeltzegi tabernan piztutako sutean kea arnasteagatik, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Antza denez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra, jatetxeko sukaldean, sua hartu duen frijigailu baten ondorioz.

Langileak sugarrak itzaltzen saiatu dira, baina tabernarantz zabaldu dira.

Suhiltzaileak, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta hiru orduz aritu dira lanean barruko patiora zabaldu den sua kontrolatzeko.

Jatetxeko sukaldea eta taberna "nahiko kaltetuta" geratu dira, eta eraikineko eskaileraren lehen zatian eta azken solairuko etxebizitzetan ere kalteak izan dira.

Sutearen unean bizilagun bakarra zegoen eraikinean. Sei familia bizi dira eraikinean eta ezin izan dira etxera itzuli, bi familiari hotel batean eman die ostatu Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak, eta gainerakoek gertukoen etxera joatea erabaki dute.

Suhiltzaileek bertan jarraitzen dute lanean eta zaintzan geratu da talde bat asteartera arte gutxienez, sua ez dela berpizten ziurtatzeko.

Galeriak (1)