Titular nagusiak
Albiste izango dira: Mikroplastikoen kontrako ekimena, kontrolerako saioa eta Assangeren estradizioa
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mikroplastikoen kontrako ekimena: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak itsasoan dauden mikroplastikoen aurkako Ulysses ekimena aurkeztuko du, Donostiako Aquariumean.
- Kontrolerako saioa, Kongresuan: PP, Junts eta EH Bildu alderdiek gaurko Kongresuko kontrolerako saioa baliatuko dute Pedro Sanchez presidenteari bere planen eta lehentasunen inguruan galdetzeko. Hain justu, eskatuko diote argitu dezala zer egingo duen koalizio Gobernuari eusteko.
- Assangeren estradizioa: AEBra estraditatzeko erabakiaren aurka egin du berriro ere Julian Assangek, eta eskari horren inguruan erabaki bat hartuko du gaur Londresko Auzitegi Gorenak. Litekeena da berehalako ebazpena ematea, baona gerta liteke, baita, erabakia atzeratzea.