Gertakaria
Ireki dituzte Bilboko metroaren Moyua geltokiko irteerak, sute txiki batengatik itxita egon ostean
EITB Media
Antza, sua piztu da Elkano eta Ercilla kaleetako irteeretako eskilara mekanikoetan, eta ketza handia pilatu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sutea izan da gaur goizean Bilboko metroaren Moyua geltokiko irteeretako batean, eta ondorioz, Elkano eta Ercilla kaleetako sarrera/irteera itxi dute. 09:15erako, baina, berriro ireki dute.
Garrak 07:00ak jo baino minutu batzuk lehenago piztu dira, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Larrialdi protokoloa aktibatu dute, ondorioz. Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, eta 07:30erako amatatuta zuten sutea.
Gertakaria gorabehera, metro zerbitzua ohikoa izan da.
¿¿¿Moyuako Ercilla eta Elcano sarrerak itxita. Sarbide bakarra Diputación sarreratik. Barkatu eragozpenak.
— metro bilbao (@metrobilbaoeus) February 22, 2024
¿¿¿Accesos a Moyua por Elcano y Ercilla cerrados. Único acceso disponible por Diputación. Disculpen las molestias.