Itxi

TRAFIKOA

Konpondu dira arazoak N-1 errepidean Andoainen eta normaltasunera itzuli da zirkulazioa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Furgoneta batek istripua izan du eta gidaria zauritu egin da, nahiz eta ez duten ospitalera eraman beharrik izan. Bi errei itxi behar izan dituzte eta auto-ilarak Lasarteraino iritsi dira une batean. 22:00ak aurretik konpondu da egoera.

Larunbat iluntzean izan den istripu baten ondorioz, bi errei itxi dituzte N-1 errepidean, Andoainen, Gasteizerako noranzkoan, eta berehala auto ilarak sortzen hasi dira.

20:15 aldera Lasarteraino iristen ziren auto-ilarak. 21:00etarako minutu batzuen faltan, ezkerreko erreia zabaldu ahal izan da eta, pixkanaka, geldirik egon diren auto guztiak mugitzen hasi ahal izan dira.  Hala, 22:00etarako normaltsuna itzuli da errepidera.

Furgoneta batek istripua izan du arratsaldeko azken orduan eta gidaria zauritu egin da. Osasun langileek bertan artatu dute eta ez dute ospitalera eraman beharrik izan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.