Itxi

GARRAIO PUBLIKOA

Renferen tren zerbitzua etenda dago Andoain eta Hernani parean, zuhaitz bat erori delako

EITB MEDIA

18:30 aldera, zuhaitz bat erori da Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu da bi norabideetan. 21:00ak baino lehentxeago, errepide bidezko garraio-plan alternatiboa ezarri da.

Renferen tren zerbitzua etenda dago Andoain eta Hernani parean, zuhaitz bat erori delako, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

18:30 aldera, zuhaitz bat erori da Urnieta parean trenbidera eta zirkulazioa etenda geratu da bi norabideetan.

Adifek jakitera eman duenez, LD 385 Gasteiz - Donostia trena 30 minutu atzeratu da, LD 4157 Madril Ch.- Donostia Tolosan gelditu da, baita Donostiako C-1 lineako Distantzia Ertaineko eta Aldiriko trenak ere.

21:00ak baino lehentxeago, errepide bidezko garraio-plan alternatiboa ezarri da distantzia luzeko eta ertaineko trenentzat, eta Andoain eta Hernani artean, Donostiako C-1 lineako aldiriko trenentzat

Oraingoz ez dago tren zerbitzuari noiz berrekingo diotenaren berririk.